Pentsiodunek "Osakidetzaren egoera jasangaitza" salatu dute Durangoko kaleetan

E.H.

"Gure osasun-zentroetan eta anbulatorioetan etengabe dabil hondatzen osasun laguntza", ohartarazi dute.  

Durangoko pentsiodunek manifestazioa egin dute goiz honetan, osasun sistema publikoaren egoera salatzeko eta zerbitzu horiek bermatzea eskatzeko. Diotenez, Osakidetzaren egoera "jasangaitza" da, eta, besteak beste, itxarote zerrendak ipini dituzte horren adibide modura: "Osasun zentroetan aste batera edo bira ematen da ordua familia-medikuagaz egoteko, hiru astetik hilabetera bitarteko telefono-deiak, eta, espezialitate batzuetan, lehenengo kontsultarako hitzordua hilabetera eta urtebetera da", azaldu dute. Familia medikuen lan baldintzak "txarrak" direla ohartarazi dute eta eskaera hau egin dute: familia-medikuntzan eta pediatrian gehienez 48 orduren barruan izatea kontsulta presentzialak, eta espezialitateen kasuetan hiru hilabete baino gutxiagoko epea izatea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!