Durangoko Merkatu Plazak Tabirako Saskibaloi Taldearen aurkezpen ekitaldia hartu zuen barikuan. Plaza txiki geratu zen klubeko 54 taldeei tokia egiteko; euretako 18 talde federatuak dira eta gainerakoak eskola kirolekoak.
Ligaka martxan dira dagoeneko eta Tabirakoko gizonen talde nagusiak Hirugarren FEB mailako Euskal Kopa jokatuko du asteburuan Landako Kiroldegian.
(Argazkiak: Luis Iturrioz)