Astarloa egoitzako kafelagunek irailaren 23an berrekingo diete topaketei

E.H.

Saio bakoitza Lagunkide laguntza-programako boluntario batek dinamizatuko du, eta parte-hartzaileek edari bat hartzeko aukera izango dute. 

Astarloako adinekoen zentroan datorren eguaztenean, hilak 23, aktibatuko dute berriro ere Kafelagun programa. Egitasmoa adinekoen hartu eman sozialak eta laguntza sareak sortzeko helburuz jaio zen iaz, eta aurten ere segida izango du. Parte hartzaileak eguaztenero batuko dira egoitzako kafetegian, 16:30etik 18:00etara. Bertan izena eman gura dutenek 944657451 telefonora deitu edo  adintek@durango.eus helbide elektronikora idatzi dezakete.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!