Durangok Rubik Kubo Irekien Lehiaketa hartuko du asteburuan

E.H.

Landako guneko argazkia

Irailaren 18an, 19an eta 20an, Landako Guneko hirugarren moduluak Durango Open Lehiaketa 2026 hartuko du, Rubik kuboen lehiaketa ofiziala. 40 parte hartzaile baino gehiago bilduko dira bertan.

Lehiaketak speedcubing-eko hamaika modalitate bilduko ditu, eta irailaren 20ko domekan 16:30ean egingo den sari banaketagaz amaituko da.

Hasiberrientzako ikastaroa
Antolatzaileek azaldu dutenez, topaketa ez da kuboak egiten esperientzia dutenentzat izango bakarrik. Irailaren 18an, 16:00etatik 18:00etara, doako tailerra eskainiko dute Rubik kuboa osatzen ikasteko, zaletasun honetan lehenengo urratsak egin gura dituztenei zuzenduta. Jardueraren helburua pantailarik bako aisialdi-proposamenak bultzatzea da, eta, aldi berean, parte hartzaileen bizkortasuna eta trebetasuna probatzea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!