Durangarrek pantailarik bako aisialdi programaren alde egin dute parte hartze bidezko aurrekontuetan

E.H.

Xake-taula erraldoi bat kalean. KABOOMPICS

Herritarrek aukeratutako beste proiektu batzuk herriko lekuren batean xake-taula erraldoia atontzea, 'Memoria Hormetan' proposamena eta euskarazko antzerkigintza sustatzeko programa dira. 

Durangoko parte hartze bidezko aurrekontuak prozesuaren amaierara ailegatu dira. Herritarrek proiektuak bozkatu dituzte, eta udalak dagoeneko zehaztu egin du zeintzuk proiektu igaroko diren 2027ko udal aurrekontura. Aukeratutako proiektuen artean, pantailarik bako aisialdi programa dago, gazteei begirakoa izango dena eta urte osoko iraupena izango duena. 70.000 eurogaz hornituko dute. Durango Hormetan proposamenak ere herritarren babesa jaso du, eta udalak 15.000 euroko diru-atala gordeko du zeregin horretarako. Umeen eta gazteen artean euskarazko antzerkigintza sustatzeko programak izan da aurrera egin duen beste proiektu bat, baita jolasaren bidez euskara sustatzeko proposamenak ere. Batak eta besteak 20.000na euro izango dute. Era berean, 10.000 eurogaz sustatuko dute emakumeek musikan duten erreferentzialtasuna, eta xake-taula erraldoi bat ere atonduko dute herriko guneren batean. 40.000 euroko aurrekontuagaz, azken hori. 

Proiektuak bozkatzeko fasean 504 durangarrek parte hartu dute, 303 emakumek eta 201 gizonek. 31-65 urte arteko herritarrek eman dute botorik gehien. Durangoko Udalak balioan ipini ditu parte hartze bidezko aurrekontuak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!