Antolatzaileak pozik daude Durangoko I. Argazki Rallyak izandako harreragaz

A. M.

Joes Carlos Romero, Miren Begoña Amorrortu eta Joseba Iturbe sarituak. 

Durangoko I. Argazki Rallyaren amaituta, balorazio postiboa egin du Durangaldeko Elkarte Artistikoak. Lehenengo edizioaren irabazleak Miren Begoña Amorrortu (149, 00 puntu), Jose Carlos Romero (148,35 puntu) eta Joseba Iturbe (148, 00 puntu) izan dira irabazleak. 

Euskadiko XI. Herriz Herri Argazki Rallyen Txapelketaren barruan egin zuten Durangoko Argazki Rallya. Guztira, 29 argazkilari eta argazkizale batu ziren Durangoko kaleetan antolakuntzak proposaturiko bost gaien inguruan argazkiak ateratzeko. "Argazki rallyen erakargarrietako bat, partehartzaileek gaiak proba hasi arte ez dituztela ezagutzen da. Aurtengoak, iturri historikoak, eskulturak, estatuak, leiho-gainak, eta tailuak, banku xarmangarriak, zubiak eta ur-jauziak eta lorategiak izan dira", azaldu dute antolatzaileek. Irabazleek, Dendak bai txartelarekin erosteko 150, 200 eta 250 euroko bonoak jaso dituzte. Horrez gainera, Vega Asensio DAE elkarteko kideak eginiko hiru zianotipia lamina jaso zituzten irabazleek. 

Durangon lortutako emaitzen ondoren, Herriz Herriko Argazki Rallyen Txapelketako lehen postuan Javier Lopez Fabian dago, Durangoko Argazki Rallyko koordinatzailea dago. Txapelketa amaitzeko, beste zazpi rally geratzen dira oraindik. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!