Pentsiodunen manifestazioa, Osakidetzaren "hondatzea" salatzeko

E.H.

Mobilizazioa astelehenean egingo dute, irailak 21, 12:00etan, Durangoko udaletxeko plazan.

Durangoko Pentsiodunen Mugimenduak mobilizaziora deitu du irailaren 21erako, osasungintzan bizi duten egoera salatzeko. Mobilizazioa udaletxe plazatik abiatuko da, 12:00etan. "Gure osasun zentroetan aste batera edo bira ematen da ordua familia-medikuagaz egoteko, hiru astetik hilabetera bitarteko telefono-deiak, eta, espezialitate batzuetan, lehenengo kontsultarako hitzordua hilabetera eta urtebetera da", azaldu dute. Familia medikuen lan baldintzak "txarrak" direla ohartarazi dute eta eskaera hau egin dute: familia-medikuntzan eta pediatrian gehienez 48 orduren barruan izatea kontsulta presentzialak, eta espezialitateen kasuetan hiru hilabete baino gutxiagoko epea izatea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!