Garunari eta osasunari buruzko saio dibulgatiboak Durangon, EHUren eskutik

E.H.

EHUko medikuntza ikasleak, saio batean. EHU

Umeentzako tailerrak irailaren 26an izango dira, 17:00etan, Nevers ikastetxean. Berbaldiak, berriz, irailaren 27an eta 29an izango dira, San Agustin Kultur Gunean, doan.

Durangok garunari, buruari eta osasunari buruzko saio dibulgatiboak hartuko ditu Euskal Herriko Unibertsitatearen eskutik. Zikloa irailaren 26tik 29ra bitartean izango da, eta ume eta gazteei zuzendutako tailerrak eta herritar guztiei irekitako berbaldiak eskainiko ditu. Tailerrak irailaren 26an izango dira, 17:00etan, Nevers ikastetxean, eta 8 eta 13 urte bitarteko haurrei zuzenduta egongo dira. Berbaldiak, berriz, irailaren 27an eta 29an izango dira, San Agustin Kultur Gunean, doan. Adituek neurozientziaren, buruaren eta osasunaren inguruko ezagutzak eta hausnarketak partekatuko dituzte herritarrekin.

Honako egitarau hau izango du programak:

Irailak 26 (Umeentzako dibulgazio tailerrak)

  • Garunak egia esaten al digu?, Garunarekin jolastuz, Garuna aztertuz eta Garun kapela saioak eskainiko dituzte 17:00etan Nevers ikastetxean.

Irailak 27 (Garuna eta adimena)

  • 17:00 Aurkezpena (José Vicente Lafuente)
  • 17:15 Descifrando el cerebro con la neurotecnología (Iñigo Gabilondo MD, PhD, Ikerbasque ikerketa-irakaslea, BioBizkaia, Barakaldo)
  • 17:45 Los neuro-derechos al rescate de nuestro yo (José Vicente Lafuente MD, PhD, Neurozientziak saileko irakaslea, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea, EHU, Leioa)
  • 18:15 Atsedenaldia
  • 19:00 La importancia de asignar significados saludables en la vida (Pascual Gargiulo MD, PhD, Psikiatria saileko irakaslea, Medikuntza Zientzien Fakultatea, Cuyo-ko Unibertsitate Nazionala, Mendoza, Argentina)
  • 19:30 Aprender a pensar. El pensamiento cuidadoso (Irene Lafuente PhD, Filosofia saileko irakaslea, Derio BHI, Bizkaia)
  • 20:00 Agurra (José Vicente Lafuente)

Irailak 29 (Garuna eta osasuna)

  • 16:45 Aurkezpena (José Vicente Lafuente)
  • 17:00 Los “txokitos” del cerebro (Susana Bulnes, PhD, Neurozientziak saileko irakaslea, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea, EHU, Leioa)
  • 17:30 Parkinson gaixotasuna usaindu daiteke? (Maider Zubelzu, PhD, Farmakologia saileko irakaslea, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea, EHU, Leioa)
  • 18:00 Heste-garun ardatza: gure bigarren garuna ezagutzen (Jone Razkin, PhD, Doktoretza-ondoko ikertzailea, Karolinska Institutet, Estokolmo, Suedia)
  • 18:30 La higiene bucal y la neurodegeneración (Ana Ma García, PhD, Estomatologia saileko irakasle eta zuzendaria, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea, EHU, Leioa)
  • 19:00 Afectación neurológica en la Condición COVID Persistente (Naiara Azcue, PhD, Doktoretza-ondoko ikertzailea, Biobizkaia, Barakaldo)
  • 19:30 Dibulgazio jardunaldien itxiera (José Vicente Lafuente)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!