'Beila', Peru Magdalenaren poema "luze eta geldo" berriena

A. M.

Balea zuria argitaletxeagaz kaleratu du Beila lan berria Peru Magdalenak; liburua poema "luze eta geldo" bakar batek osatzen du. Hitz liburu dendan aurkeztuko du liburu berria Magdalenak, barikuan, 18:00etan. 

Formatu txikiko lan berria narratzaile baten ibilera izango da, gabaz hasi eta egunez egin arte ikusten duena kontatuko du. "Abiadurari, begiratzeari edo hausnartzeari buruzko gogoeta bat da", azaldu du egile durangarrak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!