Gunez gune, hainbat diziplinatako artistek eta sortzaileek euren azken lanak eta proiektuak aurkeztu ahal izango dituzte. Guneetan, 2026an euskaraz kaleratutako lanak edo euskal kulturagaz lotutako proposamenak aurkeztu ahal izango dira.
Durangoko Azoka abenduaren 4an hasiko bada ere, aurretik sortzaileentzako beste plaza batzuk ere eskainiko dituzte. Horien artean dago DA! PRO musikari eta haurrentzako topaketa; azaroaren 24an izango da haurrei begirako jardunaldia, eta bi egun beranduago, musikari eskainitakoa. Zu Non, Han DA! ekimenean izena emateko aukera urriaren 5era arte egongo da. Azkenik, abenduaren 4an egingo duten Ikasle Goiza ekimenean parte hartzeko, urriaren 9ra arte izango dute aukera ikastetxeek izena emateko.
Durangoko Azokan erakusmahaia jartzeko izen ematea irailaren 30era arte egongo da zabalik.