Durangoko merkatua dinamizatzeko tailer eta jardunaldi berriak iragarri dituzte. Iraileko programazioa zapatu honetan bertan hasiko da, Alexis ekoizlea gonbidatu dela. Gainera, Urkiola Landa Garapenak Haztegia aurkeztuko du. Jardunaldia 08:30etik 12:30era egingo da.
Domekan, irailak 13, Mahasti Artean Feria egongo da 12:00-15:00 ordutegiagaz. Bertan, lau txakolin eta Saltsanek gertaturiko lau harmonia gastronomiko egongo dira dastagai. Irailaren 17an, Garai Kontserbak etxeko Ana De la Mazak tailer bat eskainiko du kontserbak egiteko teknikei buruz. Saioa 18:00etan hasiko da. Programazioari amaiera emateko, irailaren 26an zuzeneko sukaldaritza saioa egingo dute, merkatuan bertan topatu daitezkeen produktuekin.