2025eko deialdian Usue Egia eta Ainhoa Olaso durangarrek Mikel Urdangarinegaz batera aurkeztutako Gizaberetxoak. Joxe Azurmendiren joanak eta etorriak komiki lana aukeratu zuen epaimahaiak. Aurtengo Durangoko Azokan aurkeztuko dute emaitza.
Irailaren 21era arte
Sormen Bekaren deialdi berrian, banaka zein taldeko parte hartu dezakete parte hartzaileek. Lanak jatorrizkoa izan behar du, eta berbak hartzen baditu, euskara hutsezkoa izan beharko du. Sortzaileek irailaren 21era arteko epea dute euren proposamenak gerediaga@durangokoazoka.eus helbidera bidaltzeko. Durangoko Azokaren barruan emango dute ezagutzera 15.000 euroko saria nork jasoko duen. Ostean, sormen lan horren emaitza 2027ko Durangoko Azokan aurkeztuko da jendaurrean.