Naiz Marketen azokak 30 bat sortzaile batuko ditu zapatuan Durangon

M.Z.

Azokaren edizio bat. NAIZ MARKET

Beste behin,  Zumalakarregi kalea sortzaileen eta artisauen topaleku izango da. 

 

Irailaren 12an Naiz Market azokaren beste edizio bat egingo da. Durangoko Zumalakarregi kalean egingo den feria 10:30etatik 20:30etara izango da.

Besteak beste, honako sortzaile hauek parte hartuko dute: Halo, Aratz Gallery & Denda, Ghambra atelier, Vikita, Bloosi, Amakima/Petit Goxo, Maldita Valina eta Harri Koskor. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!