Durangoko San Fausto Padel Txapelketak 14.aldia egingo du aurten. Irailaren 18ko asteburuan hasiko da honako mailetan: beteranoak, mistoa, familia eta haurrak (2010-12 /2013-15). Irailaren 25eko asteburuan emakumeen eta gizonen bigarren mailetako partiduak jokatuko dira. Azkenik urriaren 2ko asteburuan lehen mailako partiduen txanda izango da.
Finalerdietara heldu arte modalitate bakoitza asteburu batean jokatuko da. "Asteburu horretan edozein ordutan jokatzeko aukera izan behar da, ordu eta egunen aldaketarik ez baita egingo", zehaztu dute Padelzaleak taldeko antolatzaileek. Finalerdiak eta finalak jaietako azken asteburuan jokatuko dira. Haurren kategoria dagokion asteburuan jokatuko da bere osotasunean: barikuan hasi eta domekan amaituko da.
Txapelketarako izen-ematea abian dago LOTURA HONETAN. Emakumeetan, gizonetan eta maila mistoan 32 bikotetan jarri dute muga. Haurren kategorian, berriz, 16 bikotek parte hartu dezakete.
Bikoterik ez duena eta zalantzaren bat duena antolatzaileekin hartuemanetan jarri daiteke: inforpadelzaleak@gmail.com