Egun osoko egitaraua prestatu du Sugarrik 50 urteko ibilbidea ospatzeko

Aritz Maldonado

Durangoko Sugarri fanfarreak 50 urte bete ditu, eta hori ospatzeko, egun osoko egitaraua prestatu zapaturako. Bost hamarkadatan, harreman estua garatu du Durangogaz Sugarrik, eta hain zuzen ere, herriko kaleak beste behin musikaz betez ospatu gura dute urteurrena. 

"Bost hamarkadatan Durangoko soinu paisaiaren parte izan da Sugarri, gure jai, ospakizun eta une kolektiboei musika jarriz. Herri kulturaren, talde lanaren eta gure udalerriarentzat ezinbestekoa den tradizio bat bizirik mantentzeko beren denbora eta ahalegina eskaini duten pertsona askoren inplikazioaren balioa islatzen du", azaldu du Mireia Elkoroiribe Durangoko alkateak. 

Irailaren 12ko ospakizuna 11:00etan hasiko dute, udaletxean egingo den harreragaz. 12:00etan tabernaz taberna ibiliko dira fanfarreko kideak. Ostean, bazkaria egingo dute Plateruenan, 14:30-17:30 bitartean; ehun kide inguru batzea aurreikusten dute. Ospakizuna amaitzeko, 18:00etan kontzertua eskainiko du du Lowe taldeak Plateruenan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!