Futbol-7 zelaiko belarra berritu dute Tabiran

E.H.

Iker Txertudi Durangoko kirol zinegotzia. DURANGOKO UDALA

Lanek 48.373 euroko aurrekontua izan dute. 

Durangoko Udalak futbol-7 zelaiko belarra berritu du eta argiteria hobetu du Tabiran. Lanok abuztuan zehar egin dituzte. Udalak gogorarazi du proiektu hori parte hartze bidezko aurrekontuen zati dela. Iker Txertudi kirol zinegotziak azpimarratu du "kirol-instalazioen mantentze-lanetan eta hobekuntzan" jarraituko dutela lanean, "instalazio seguruak, erosoak eta erabilera intentsiboari erantzuteko modukoak eskaintzeko". Lanek 48.373 euroko aurrekontua izan dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!