Plateruena berritzeko proiektuaren idazketa, lizitazioan

E.H.

Ruper Ordorikaren kontzertua Plateruenean, otsailean. 40 MINUTU ROCK

Kontratuak 77.355 euroko aurrekontua du, eta helburu nagusia "kultur gunea eguneratzea eta erabilera berrietara egokitzea" da.

Durangoko Udalak lehiaketa publikora atera du Plateruena berritzeko proiektuaren idazketa. Kontratuak 77.355 euroko aurrekontua du, eta helburu nagusia "kultur gunea eguneratzea eta erabilera berrietara egokitzea" da. Esku hartzeagaz, udalak musika aretoa optimizatu gura du, baita prestakuntzarako gunean sortu ere. Era berean, ostalaritza gunea egokitu dutela ere iragarri dute. Enpresa interesdunek irailaren 8ra arteko epea daukate www.durango.eus webgunean aurkezteko. Udalak 2027an hasi gura du Plateruena berrizten, behin Durangoko Azoka igarota. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!