Sanfaustoetako kartela aukeratzeko bozketa, martxan

E.H.

Zazpi kartel finalistak. DURANGOKO UDALA

28 diseinu aurkeztu dira aurtengo lehiaketara, eta zazpi dira finalistak. Irabazleak 900 euroko saria jasoko du.

Durangoko Udalak martxan ipini du herriko jaietako kartela aukeratzeko bozketa. Botoa 16 urtetik gorako herritarrek eman dezakete, irailaren 11ra arteko epean. 28 diseinu aurkeztu dira aurtengo lehiaketara, eta zazpi dira finalistak: "Mila era, jai bera", "Zati-zati", "Durangoko taupadak", "Elkarrekin jai!", "Jaiekin bat", "Cambio de roles" eta "Jaietako taupadak". Diseinuok partehartu.durango.eus atarian ikusi eta bozkatu daitezke. Aurrez aurreko botoa eman gura dutenek Intxaurrondoko bulegoetara jo dezakete. 

Boto gehien batzen dituen kartela izango da irabazlea, eta diseinu hori jaietako irudi ofizial modura erabiliko dute karteletan zein bestelako jai materialetan. Irabazleak 900 euroko saria jasoko du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!