Durangoko Udalak mantenu eta hobekuntza lanak egin ditu abuztuan zehar San Fauston. Udal brigadak aparkaleku inguruko hondakinak kendu, Nafarroa plazako irisgarritasuna hobetu eta barneko patioetako lorategi txikiak egokitu ditu, mantentze-lanak errazteko. Hurrengo asteetan eta neguan zehar, lorazaintza eta mantenu lan gehiago egitea aurreikusi dute, "auzoa irisgarriago eta atseginago egiteko helburuarekin".
