[EGITARAUA] Artedramaren eta Axuten, Lokak kolektiboaren edota Angel Martinen emanaldiak, San Agustinen denboraldi berrian

Aritz Maldonado 2026ko irailaren 2a

Abendura arteko egitaraua aurkeztu dute Durangoko San Agustin kulturgunean. Askotariko eskaintza eskainiko du, beti bezala. Arantza Arrazolak kudeatzaileak Durangoko San Fausto jaien baitan Angel Martin umoregileak eskainiko duen Somos monos ikuskizuna (emanaldi bikoitza izango da, urriaren 12an eta 13an, eta grabatu egingo dute) eta Jaime Figueroa sabeliztunaren El Ventrilocuo emanaldiak nabarmendu ditu. 

"Gai aktualak jorratzen dituzten 52 hercios eta Dysphoria emanaldiak ere oso ongo egongo dira. Euskarazko antzerkigintzaz gozatzeko hainbat aukera egongo dira, baita ere. Besteak beste, urriaren 3an Nor naizen baneki eskainiko dute Artedrama eta Axut konpainiek, eta urriaren 29an, berriki sortu den Lolak kolektiboak Zanbuila lana eskainiko du", azaldu du Arrazolak. 

Durangaldean ondutako lanak ere egongo dira ikusgai. Azaroaren 7an Cancún antzezlana eskainiko du Abadiñoko Banarte antzerki taldeak; abenduaren 13an, ostera, Judith Jauregi pianista durangarrak kontzertua eskainiko du Ana Maria Valderramagaz batera, XXXVII. musika hamabostaldiaren baitan.

SAN AGUSTIN KULTURGUNEA

IRAILA

  • Irailak 20, Alai Familian (Lasala dantza), 18:00etan.
  • Irailak 26, 52 hercios (Ados teatroa), 19:00etan.

URRIA

  • Urriak 3, Nor naizen baneki (Artedrama & Axut! teatroa), 19:00etan.
  • Urriak 12-13, Somos monos (Angel Martin), 19:00etan. 
  • Urriak 25, Hasta el último baile (Cia Eva Guerrero), 19:00etan.
  • Urriak 29, Zanbuila (Lolak kolektiboa), 19:00etan. 

AZAROA

  • Azaroak 1, Bidutzi (Benetan be teatroa), 18:00etan. 
  • Azaroak 7, Cancún (Banarte antzerki teatroa), 19:00etan.
  • Azaroak 8, Dolmen ensemblea (Haize boskotea), 19:00etan.
  • Azaroak 14, Anton Gomez & Michel Reynoso, 19:00etan. 
  • Azaroak 15, El ventrilocuo (Jaime Figueroa), 19:00etan.
  • Azaroak 22, Playlist (Aupa strings), 18:00etan.
  • Azaroak 27, Dido @Aeeas (All' Antica musika elkartea), 19:00etan. 
  • Azaroak 29, Disphoria (Histrion teatro), 19:00etan.

ABENDUA

  • Abenduak 5, Gabriel Aresti Mug(h)arri (Joxan Goikoetxea eta Euskamerata), 18:00etan.
  • Abenduak 6-8, Szenatokia (Durangoko Azoka).
  • Abenduak 12, Sidari (Xake produkzioak), 19:00etan. 
  • Abenduak 13, Judith Jauregi eta Ana Maria Valderrama (El instante y lo eterno), 19:00etan.
  • Abnduak 27-29, Maluta XII (gabonetako zirku gala), 19:00etan (29an 12:30ean ere). 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!