Arbolak inausi dituzte Mañaria errekaren ibilguan

E.H. 2026ko irailaren 2a

Udalak zehaztu duenez, lanen helburua etxebizitzetako leiho inguruak begetaziotik libre uztea eta arriskuan zeuden hainbat arbola kentzea izan da. Esku-hartzea Andra Mari eta Montevideo artean egin dute. 

Durangoko Udalak eta URAk garbiketa lanak egin dituzte Mañaria errekan, Andra Mari eta Montevideo kaleen arteko zatian. Eraikinen hormetatik irteten ziren hainbat zuhaitz ebaki dituzte, baita ibaiertzeko beste zuhaitz batzuk inausi ere. Udalak zehaztu duenez, lanen helburua etxebizitzetako leiho inguruak begetaziotik libre uztea eta arriskuan zeuden hainbat arbola kentzea izan da. Lanek 7.800 euroko aurrekontua izan dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!