Gaur hasita, zabalik dago 61. Durangoko Azokan erakusmahaia ipintzeko izen-ematea. Azokan parte hartu nahi duten erakusleek (argitaletxe, diskoetxe, ekoiztetxe, elkarte, erakunde, banatzaile zein autoekoizleek) Azokaren webguneko Intraneta atalean egin beharko dute eskaria. Bestelako izen emateak, (Ikasle Goizean parte hartzekoa, adibidez), aurrerago zabalduko dira.