Hardrose, Suupe eta Dispersion artistek emanaldiak eskainiko dituzte Dantz Point jaialdi elektronikoan

A. M. 2026ko irailaren 1a

Barikuan, irailak 4, dantzatoki bilakatuko da Tabira parkea, 18:00etatik 00:00etara bitartean. Hardrose, Suupe eta Dispersion artistek musika elektronikoa jarriko dute. 

"Aire zabaleko egitasmo honek abangoardiako doinuak eta Durangoko hiri zein natura-ingurunea uztartzea du helburu, herritarrei musika elektronikoaz aire librean gozatzeko aukera eskainiz", azaldu du udalak ohar baten bidez. 

Ekitaldia BBK-k eta Durangoko Udalak sustatu dute, Dark Box kolektiboarekin elkarlanean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!