Durangoko udaletxearen historia eta egunerokotasuna barrutik ezagutzeko hitzorduak

E.H. 2026ko abuztuaren 31

Lehenengo bisita gidatua irailaren 5ean egingo dute, zapatua, 11:00etan. Saioa euskaraz izango da. 

Durangoko Udalak bisita gidatuak antolatu ditu udaletxearen historia eta udal-administrazioaren egunerokotasuna herritarrei ezagutzera emateko. Eraikinaren ezaugarri arkitektonikoak, fatxada eta normalean herritarrentzat itxita egoten diren hainbat gune ezagutaraziko dituzte. 

Lehenengo bisita gidatua irailaren 5ean egingo dute, zapatuan, 11:00etan. Saioa euskaraz izango da. Hurrengo hitzorduak irailaren 19an (gaztelaniaz), azaroaren 7an (euskaraz) eta azaroaren 21ean (gaztelaniaz) egingo dituzte. Jardunaldi guztiak 11:00etan hasiko dira.  

Saioak debalde eskainiko dituzte, eta  plaza kopurua mugatua da. Hori dela eta, Durangon erroldatutako pertsonek lehentasuna izango dute plazak esleitzerakoan. Izena emateko aukera zabalik dago honezkero www.durango.eus atarian. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!