Izaskun Aliende Tronperri dantza taldeko kidea hil da

Anboto 2026ko abuztuaren 17a

Lanbidez irakaslea, Durangoko Institutuan eskolak ematen zituen DBHn eta Batxilergoan. 

Durangoko dantza munduan aurpegi ezaguna zen Izaskun Aliende Ugarriza gaur hil da, 55 urte zituela. Tronperri dantza taldeko arduradun legez urte askoan jardun zuen lanean. Dantzazale amorratua, trentza luzeagaz dantza talde gazteei laguntzen ikustea ohikoa izaten zen, baita dantzan ere. Irakaslea zen lanbidez, azken urteetan Durangoko Institutuan. DBHko eta Batxilergoko ikasleei historiako eskolak ematen zizkien. 

Alienderen aldeko hileta elizkizuna bihar izango da, abuztuak 18, 19:00etan, Santa Anan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!