Larraitz Caballero eta Paule Miotak lau domina eskuratu dituzte Espainiako txapelketan

Anboto 2026ko abuztuaren 1a

Larraitz Caballero eta Paule Miota podiumean.

Joan zen asteburuan Calahorran lehiatu zen txapelketa

Mugarra Triatloi Taldeko Larraitz Caballerok eta Paule Miotak lau domina irabazi dituzte Triatloi-kros, Duatloi-kros eta Akuatloiko Espainiako txapelketan. Joan zen asteburuan lehiatu zen txapelketa, Calahorran (Errioxa). Triatleta bakoitzak urrezko bi domina irabazi zituen bere adin tartean.

Caballero 25-29 adin tarteko Espainiako txapeldun izan zen akuatloian eta triatloi-krosean. Miota, berriz, 20-24 adin tarteko onena izan zen triatloi-krosean eta duatloi-krosean.

"Emaitza hauek klubaren harrobiak goi mailan lehiatzeko duen gaitasuna erakusten dute beste behin ere", adierazi dute klubetik.

Larraitz Caballero helmugara sartzen.

Paule Miota helmugara sartzen.

Mugarra TTren ordezkaritza: Txela, Larraitz, Paule eta Jonro.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!