Arripausuetako udal padeleko hiru pistetako belarra berritu da

Anboto 2026ko uztailaren 29a

Lanek 18.029,00 euroko aurrekontua izan dute.

Durangoko Udalak Arripausuetako 1., 2. eta 3. padel pistetako belarra berritu du, ohar batean informatu duenez. Lanek 18.029 euroko aurrekontua izan dute eta Padeltech enpresari esleitu zaizkio. Jarduketaren bidez, aurreko zorua kendu eta padelean aritzeko berariazko belar urdina jarri da hiru pistetan.

Estalitako 2. eta 3. pistetan monofilamentu testurizatuko belarra jarri da, erabilera intentsiborako bereziki aproposa; kanpoko 1. pistan, berriz, monofilamentu zuzeneko belarra instalatu da. Bi materialek UV tratamendua dute eta erresistentzia handia eskaintzen dute.

Obrek hiru egun iraun dute, eta instalazioak berriro erabilgarri daude. Iker Txertudi Kirol zinegotziak nabarmendu duenez, “belar berriak jokoaren kalitatea, erosotasuna eta erabiltzaileen segurtasuna hobetzeari bide emango dio, pista hauek duten eskaera handiari erantzuna emanez”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!