Abuztuan aldi baterako aldaketak egingo dira araututako aparkaleku zerbitzuan eta Durangoko hainbat udal-aparkalekutan. Abuztuaren 1etik 31ra, biak barne, TAO zerbitzua etenda geratuko da. Aldi horretan bertan, TADUko aparkalekua erabilera librekoa izango da, eta Landakoko aparkalekua, berriz, itxita egongo da, udalak ohar batean informatu duenez.
Irailaren 1etik aurrera, TAO zerbitzuak eta TADU eta Landakoko aparkalekuek ohiko funtzionamenduari ekingo diote, dagozkien ordutegi eta tarifekin.