Pilar Quirogak irabazi du ‘Durangoko nire txokorik gogokoena’ argazki lehiaketa

E.H. 2026ko uztailaren 24a

Argazkia: Pilar Quiroga

Bigarren saria Nerea Gastonek irabazi du.

Pilar Quiroga Rodriguezen irudi batek irabazi du Durangoko nire txokorik gogokoena argazki-lehiaketa. Bigarren saria Nerea Gastonek jaso du. 135 argazki aurkeztu dira udalerriko ondarea, paisaiak eta nortasuna erretratatzeko lehiaketara. Irabazleak 200 euroko saria eskuratu du eta Durango ordezkatuko du Espainiako Nire txokorik gogokoena lehiaketan (Instagram kontua @certamenmirinconfavorito da). Gainera, saritutako irudia herria sustatzeko materialetan erabiliko dute, hala nola postaletan eta karteletan. Jesica Ruiz Turismoko zinegotziak eskerrak eman dizkie parte-hartzaileei Durango eta bere erakargarritasunak ezagutarazteko egindako ahaleginagatik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!