Sweet Rage, Lorreine, Dorre, Alerta Petrov eta Slide taldeak, Plateruena Izar Records lehiaketaren finalean

A. M. 2026ko uztailaren 24a

25 musika proiektuk parte hartu dute Plateruena Izar Records lehiaketan, eta Lorreine, Dorre, Alerta Petrov, Slide eta Sweet Rage taldeak sailkatu dira irailaren 26an egingo duten finalerako. 

Sarien artean honako hauek daude:

  • Lehen saria: 10 abestiko LP baten grabazioa (5 egunez grabazioa, 10 egunez
    nahasketa eta 1 egunez masterizazioa).
  • Bigarren saria: 5 abestiko EP baten grabazioa (3 egunez grabazioa, 5 egunez
    nahasketa eta 1 egunez masterizazioa).
  • Durangaldeko talderik onena: kontzertua 2026ko sanfaustoetan, 600 euro eta single baten grabazioa.
  • Izar Records saria eszenaratze onenari: single eta bideoklip baten grabazioa.
  • Txirula Saria soinurik onenari: Musikarientzako materiala.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!