Durangoko Udalak 80.000 euro bideratuko ditu 26 proiektu ekintzaile laguntzeko

E.H. 2026ko uztailaren 23a

Durangoko Udalak ekintzaileentzako dirulaguntzen deialdia ebatzi du, guztira 80.000 euro bideratuz herriko ekonomia dinamizatzeko. Aurten inoizko eskaera kopururik handiena jaso du programak (29 eskaera), eta horietatik 26k jasoko dute babes ekonomikoa.

Laguntza hauen aurrekontuak hazkunde nabarmena izan du, azken bi urteetan % 60 igo baita (50.000 eurotik 80.000 eurora). Dendak Bai merkatarien elkartearekin lankidetzan garatutako ekimen honek negozio berrien sorrera eta finkatzea du helburu. Jesica Ruiz Merkataritza zinegotziak Udalaren konpromisoa azpimarratu du: "Ekitea erronka handia da eta, horregatik, aurrekontua handitu dugu enpresa-proiektuak sendotzen laguntzeko eta tokiko ehun ekonomikoa indartzeko". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!