Babesleku klimatikoen galdetegia, irailaren 13ra arte zabalik

E.H. 2026ko uztailaren 23a

Behin ekarpen guztiak aztertuta, babeslekuen mapak eguneratu eta behin betiko onartuko dituzte, aurreikuspenen arabera, urrian.

Durangoko Udalak irailaren 13ra arte luzatu du udalerriko babesleku klimatikoen galdeketan parte hartzeko epea. Izan ere, herritarren iritzi gehiago batu gura dituzte bero-boladen aurreko espazio seguru eta freskoen sarea osatzeko. Ekarpenak www.durango.eus atarian egin daitezke.

Galdetegiaz gainera, irailean saio bereziak egingo dituzte emakume taldeekin eta ikastetxeekin, kolektibo horien beharrak ere kontuan hartzeko.

Behin ekarpen guztiak aztertuta, babeslekuen mapak eguneratu eta behin betiko onartuko dituzte, aurreikuspenen arabera, urrian. Udalak gogorarazi du egitasmoaren helburua herritarrei tenperatura giro atsegina (26 ºC-tik beherakoa barrualdean) eskaintzea dela, umeentzat eta adinekoentzat gehienbat. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!