[ARGAZKI GALERIA] Zilarrezko bi domina lortu ditu L'Atelierrek Donostian jokatu den munduko txapelketan

A. M. 2026ko uztailaren 21a

Durangoko L´Atelier dantza eskolak denboraldi bikaina osatu du. Donostian jokatu den Mundial Global Dance Open txapelketan domina bi lortu dituzte bertako dantzariek. 

"Harro itzuli gara etxera. Nazioarteko dantza eskola onenetakoen aurka lehiatu gara, eta gure dantzariek maila eman dutela ikusteak pozten gaitu. Dominez harago, artista eta pertsona bezala izan duten garapenak azpimarratu gura dugu, ikasturte osoan zehar egindako lanaren emaitza delako", azaldu du Oiane Azkonizaga koreografoak; Anne Etxeberriagaz batera arduratzen da Azonizaga dantza klasikoko koreografiez. Leire Cotoré, ostera, dantza garaikideaz arduratzen da. 

MisStars taldeak lortu zuen zilarrezko bi dominetako bat, Mini Classical Large Ensemble kategorian; bestea, June eta Aitor dantzariek lortu zuten, Intermediate Classical Duet mailan. Zilarrezko bi dominez gainera, beste hamar aipamen jaso dituzte: 

  • 5. postua: Starlights 
  • 5. postua: Babystars
  • 6. postua: Intza Cano
  • 7. postua: Boomlight 
  • 7. postua: Intza Cano
  • 8. postua: Nora Bilbao
  • 8. postua: Minishock
  • 9. postua: Nora Garate
  • 9. postua: Aitor Hernandez
  • 11. postua: Amaia Santamaria

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!