Topaketan, bi aldeek kultura, memoria, ondarea eta turismoa lantzen jarraitzeko konpromisoa berretsi dute. Elkoroiribe alkateak nabarmendu du hiri biek historia komuna partekatzen dutela, eta bizirik mantenduko dituztela beren komunitateei mesede egingo dieten proiektu eta egitasmoak. Lotura historiko hori Bruno Mauricio Zabalan dago, durangarra izan zelako Uruguaiko hiriburuaren sortzailea. Hiri biak senidetuta daude 2022tik.
