Udalaren dirulaguntzari eskerrak, adinekoek 4,50 eta 7 euro artean ordainduko dute sarrera, segun eta emanaldia zuzenekoa edo geroratua den. Udalak azaldu du egitasmo arrakastatsua dela opera saioena. Iaz, 582 lagun bertaratu ziren saioetara. Programa honekin batera, adinekoek astelehenetan zinemara 2 euroan joateko aukera izaten jarraitzen dute.