Durangoko Udalak kartelak ipiniko ditu San Inazio auzoan, hango etxebizitza blokeak identifikatzeko. Esku-hartze horregaz, hainbat bizilagunek egindako eskaerari erantzungo diote, hau da, modu errazagoan eskainiko dituzte helbideak, larrialdi zerbitzuei edo enpresei laguntzeko. Jarduera horretarako aurreikusitako aurrekontua 2.800 euro ingurukoa izango d. Kartelak udan zehar ipiniko dituzte.