Landakoko fitness aretoko makina guztiak aldatuko dituzte

E.H. 2026ko uztailaren 15a

Ekipamendu berria 2027 hasierarako instalatuta egotea aurreikusi du udalak.

Durangoko Udalak martxan ipini du Landako II kiroldegiko fitness aretoa osorik berritzeko lizitazioa. Proiektuak 1.145.963 euroko aurrekontua du, eta makineria guztia —kardiobaskularra, indar gidatukoa eta pisu librekoa— aldatzea ahalbidetuko du. Ekipamendu berria 2027aren hasierarako instalatuta egotea aurreikusi dute, renting sistema bidez. Hau da, makinak alokairu-kontratu batekin berrituko dituzte, baina tresneria jabetzan erosteko aukera zabalik dagoela argitu du udalak.

Honako lizitazio hau bigarrena da makinaria aldatzeari dagokionez, iazko prozedura baliogabetu egin zuten-eta errekurtso bat tarteko. Bestalde, udalak bigarren kontratu bat atera du lehiaketara, 694.945 eurokoa. Kirol programa eta jarduera gidatuak esleituko dituzte horrekin.

Enpresek abuztuaren 11ra arteko epea dute beren proposamenak aurkezteko.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!