Durangoko Udalak tratamendu gune bat ipiniko du Momotxon, lorezaintza lanetako hondakinak batzeko eta kudeatzeko. Horri eskerrak, udaleko lorezainek bertan batuko dituzte mantenu lanetan sortzen diren soberakinak, eta hondakinek tratamendu jasangarriagoa izango dute. Instalazioa astebetean izango dute prest. Aurreikuspenen arabera, uztailaren 20an hasiko dira erabiltzen. Udalak 30.000 euroko inbertsioa egin du.