"Sariez harago, garrantzitsuena ikasleek bizitako esperientziak dira garrantzitsuena. Beste herrialde batzuetako dantzariekin partekatu dute oholtza, eta ikasturte osoan zehar egindako lana jendaurrean erakustea ohore bat izan da ikasleentzeko", azaldu dute eskolatik. Oiane Azkonizaga eta Anne Etxebarria izan dituzte irakasle dantza klasikoan, eta Leire Cotoré dantza garaikidean. Uztailaren 19ra arte, berriz, Donostian egongo dira, bertan jokatzen ari den Global Dance Open World Finals txapelketan lehiatzen. Victoria Eugenia eta Kursaal areto entzutetsuetan egingo dute dantzan. "Harro gaude Durango nazioartean ordezkatzeaz, eta orain, mundu mailako erronka bat dugu aurrean".
Parisen 19 medaila irabazi dituzte L´Atelierreko kideek, dantza garaikidean bi sari berezi, eta horiez gainera, nazioarteko hainbat beka ere jaso dituzte ikasleek.