Javier Armentia astrofisikariak 2026ko eklipsearen inguruko hitzaldia eskainiko du Durangon

Anboto 2026ko uztailaren 13a

Uztailaren 23an izango da saioa Kurutzesantu Museoan.

2026ko abuztuaren 12an izango den eguzki-eklipse osoari begira, Hontza Museoak hitzaldi berezi bat antolatu du. Uztailaren 23an, 18:30ean,  Javier Armentia Fructuoso astrofisikari eta dibulgatzaile ezagunak Eklipserako atzerako kontaketa izeneko hitzaldia eskainiko du Durangoko Kurutzesantu Museoan. Bertan eklipsearen inguruko xehetasun zientifikoak ezagutaraziko ditu, baita fenomeno astronomiko paregabe hori modu seguruan nola behatu azaldu ere.

Javier Armentia estatuko zientzia-dibulgatzaile ezagunenetako bat da. Iruñeko Planetarioaren zuzendaria izan zen 1990tik 2024ra. Urte luzez aritu da astronomia eta zientzia herritarrengana hurbiltzen, hitzaldi, argitalpen eta komunikabideetako kolaborazioen bidez.

Hitzaldian zehar, eguzki-eklipseak nola sortzen diren, 2026ko abuztuaren 12ko eklipsea zergatik den hain berezia eta Euskal Herritik zer ikusi halako den azalduko du. Era berean, 2027ko eta 2028ko eklipseak ere izango ditu hizpide. Horrez gainera, eklipseak modu seguruan behatzeko gomendioak ere emango ditu.

Hitzaldia gaztelaniaz izango da, eta sarrera doakoa da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!