Durangoko Udalak San Inazioko txintxaunak berritu ditu, eta teilatua ipini die horiei. 300 metro karratuko teilatua ipini dute, egurrezko arkupeagaz eta polikarbonatozko itxituragaz. Horrez gainera, parkea handitu dute, eta jolaserako lau elementu beri gehitu. Halaber, zoladura, argiztapena eta hiri altzariak berritu dituzte. Lanek 244.474,52 euroko aurrekontua izan dute. Mireia Elkoroiribe alkateak azpimarratu duenez, San Inaziokoak dira herriko lehenengo txintxaun estaliak.
