Stop Bide Indarkeriak ikasturte honetako balantzea egin du. Elkarteak Mugikortasun Seguruaren Programa landu du Durangoko Udalarentzat, eta ondorioztatu du 2025- 2026 ikasturtean, egitasmoz egitasmo, 3.000 herritarren artera zabaldu duela bide segurtasunari buruzko sentsibilizazioa. Arrakasta hori datuetan islatu dela esan du elkarteak: Durangoko ikastetxe guztietako
Ikasturte honetako berritasunetako bat Ihes-gela izan da, Durangoko Institutuko ikasleekin estreinatu dutena. Jokoak trafiko seinaleak identifikatzeko eta arrisku egoerak zelan konpondu ikasteko balio izan du, era ludikoan. Elkarteak esan duenez, egitasmoak harrera "bikaina" izan du, "eta agerian utzi du metodologia berritzaileek bide-hezkuntza belaunaldi berriei hurbiltzeko duten gaitasuna".