Durango Kirol Taldea Espainiako Txapeldun master mailan

Anboto 2026ko uztailaren 12a

Durango Kirol Taldeko neskak (Argazkia: DKT)

Kluben arteko aire libreko Espainiako Txapelketa jokatu da asteburuan Coruñan (Galizia), master mailan. Emakumeen kategorian eta Lehenengo Mailan Durango Kirol Talde txapeldun geratu da.

Master mailako kluben Espainiako txapelketan garaile izan dira Durango Kirol Taldeko (DKT) emakumeak, 115 puntugaz. Barcelona At. (109) eta Nutrisport Biznaga-Malaga (104) kublek osatu dute podiuma, bigarren eta hirugarren postua lortu ondoren. Gainera, DKTko Valvanera Guridik errekorra lortu du du 200 metroko lasterketan.

Pista estalian ere onenak
DKTko emakume masterrak estatu mailako erreferenteak dira une honetan. Izan ere, aire librean eskuratutako garaipenari, iazko abenduan pista estalian lortutakoa gehitu behar zaio. Valentzian lehiatutako txapelketan txapeldun geratu ziren. 

Urtea joan eta urtea etorri, DKTren talde hau onenen artean mantentzen da nahiz eta hiri handietako talde indartsuen aurka lehiatzea egokitzen zaien.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!