Durangoko Udala argiteria publikoa berritzen dabil. Lanak amaierara ailegatzen dabiltzala jakinarazi dute, eta momentu honetan Alde Zaharrean eta Erretentxun dabiltza instalazio lanetan. Iazko urte amaieran hasi ziren herriko argiteria aldatzen. Guztira, 3.62 argi-puntu aldatu dituzte LED sistemara. Era berean, mantentze lanak egin dituzte 2.000 zutabetaan, eta apurtutako beste 350 aldatu dituzte. Inbertsioa 5,7 milioi eurokoa izan da. Mireia Elkoroiribe alkateak proiektuaren garrantzia azpimarratu du: "Oinarrizko azpiegitura bat berritzen ari gara herritarrei segurtasun handiagoa eta zerbitzu jasangarriagoa eskaintzeko". Lanak irailean amaitzea aurreikusi dute.