Bizkaiko Foru Berriak bost mende betetzen dituela eta, Batzar Nagusiek erakusketa ibiltari bat antolatu dute, eta Durangon ipini dute ikusgai. Esposizio ibiltariak bertan emandio dio amaiera bere ibilbideari. Erakusketak hamar panel ditu, eta Bizkaiko autogobernuaren eta demokraziaren oinarriak jasotzen ditu, Jaun Zuriaren kondairatik hasi eta 1526ko testuaren onarpenera arte. Besteak beste, Foru Berriak bere garaian ekarri zituen aurrerapenak nabarmentzen dira: emakumeen parekatze juridikoa, habeas corpusa eta John Adams AEBetako konstituzioaren aitpontekoak foru-erakundeekiko agertu zuen interesa.
Erakusketa ibiltariarekin batera, proiektuak beste bi gune ditu: Bilboko Metroko geltokietako batean, Plaza Eliptikoko geralekuan, erakusketaren bertsio murriztua dago ikusgai, eta Bilboko Foru Liburutegian erakusketa teknikoago bat dago zabalik abuztura arte. Bertan, 1526ko jatorrizko liburu historikoa ikus daiteke. Batzar Nagusiek eta Bizkaiko Foru Aldundiak esan duenez, egitasmoaren helburua "orain dela 500 urte onartu zen eta Bizkaiko nortasunaren eta demokraziaren oinarria den testuaren garrantzia herritarrei hurreratzea da".