Andreína García Suárez Venezuelako kontsula Durangon izan zen atzo, udal ordezkariekin batera, kanpaina solidarioan parte hartu duten durangarrak eskertzeko. Uztailaren 6an eta 7an, herritar asko hurbildu zen Landako II kiroldegira premia biziko eta larrialdiko materiala uztera. Kanpainari esker, hainbat objektu jaso dute, hala nola oihaletxeak, erabili eta botatzeko mahai tresnak, pixoihalak, umeentzako gaiak eta haurrentzako jokoak. Udalak bereziki eskertu du Tabirako elkartearen eta bilketa antolatzen eta garatzen parte
hartu duten boluntario guztien laguntza.
