Plateruena - Izar Records lehiaketako finean egoteko lehiatuko dira Sweet Rage, Iker Gomez, The Soulbar eta Bixonte Dort

A. M. 2026ko uztailaren 8a

Bi saio geratzen dira Plateruena - Izar Records lehiaketako finalistak nortzuk izango diren erabakitzeko. Barikuan, uztailak 10, 20:00etatik aurrera, Sweet Rage, Iker Gomez, The Soulbar, Bixente Dort taldeek kontzertuak eskainiko dituzte irailaren 26an izango den finalerako txartela lortzeko asmoagaz. 

Durangoko Plateruena - Izar Records lehiaketaren lehen fasea amaitzear dago. Bi saio geratzen dira aurretik, horietako lehena bariku honetan izango da, hilak 10. Guztira, 40 taldek eman dute izena, eta 30ek lehiatu dute "eskatutako gutxieneko kalitate maila" gainditu ostean. Tokiko musika-sorkuntza bultzatzeko helburuagaz antolatu dute lehiaketa Durangoko Udalak eta Izar Recordsek. 

Uztailaren 17an, azkena

Lehen faseko azken hitzordua uztailaren 17an izango da, 21:00etan. Bertan, Deborah Riff, El Callejón del Gato eta Dorre taldeek joko dute. 

Lehiaketaren finala irailaren 26ean izango da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!