Zebrabide adimendun berriak Durangoko 14 puntutan

E.H. 2026ko uztailaren 8a

Azpiegitura horri eskerrak, sentsoreek eta LED argiek oinezkoen presentziaz ohartaraziko dituzte ibilgailu gidariak.

Durangoko Udalak zebrabide adimendunak ipini ditu udalerriko 14 puntutan: euretariko 11 Madalenako biribilgunetik Frai Juan Zumarraga eta Alluitz kaleen lotunerainoko tartean ipini dituzte, eta gainerako hirurak Olleriako zebrabide batean eta Alluitzeko eta Sasikoa kaleen arteko biribilgunean. Horri eskerrak, sentsoreek eta LED argiek oinezkoen presentziaz ohartaraziko dituzte ibilgailu gidariak. Udalak 150.936 euro bideratu ditu jarduketa horretara. Esku hartze horri eskerrak, "herritarren eskaerei erantzuteko" eta "segurtasuna handitzeko" konpromisoa berretsi du udalak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!