Venezuelako lurrikaretan kalteturikoentzako bilketa solidarioa Durangon

E.H. 2026ko uztailaren 6a

Durangoko Udalak, Venezuelako Kontsulatuaren laguntzarekin, bilketa solidarioa hasi du lurrikarek kaltetutako herritarrak laguntzeko. Gaur (astelehena) eta bihar (martitzena) batuko dute materiala, Landako II kiroldegiko tabernan. 

Herritarrek premia biziko eta larrialdi materiala eman dezakete dohaintzan.  Bilketa uztailaren 6an (astelehena) eta uztailaren 7an (asteartea) egingo da, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Bilketa-gunea Landako II tabernan egongo da, eta herritarrek bertan utzi ahal izango dituzte eskatutako gaiak.

Eskatutako materiala:

  • Kanpadendak itxita
  • Ohe puzgarriak
  • Eguzki-lanparak
  • Janari berorako edukiontziak
  • Erabili eta botatzeko mahai-tresnak
  • Haurrentzako pixoihalak
  • Haurtxoentzako gaiak
  • Haurrentzako mahai-jokoak
  • Helduentzako pixoihalak

Tabirako elkarteak bere lankidetza eskaini du, eta boluntarioek parte hartuko dute bilketan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!