15 proiektu Durangoko parte hartze bidezko aurrekontuetan

E.H. 2026ko uztailaren 6a

Herritarrek 27 proposamen egin zuten, eta 15 igaro dira bozketa fasera. Botoa emateko epea uztailaren 24ra arte dago zabalik. 

Durangoko Udalak uztailaren 24ra arte zabaldu du parte hartze bidezko aurrekontuetan botoa emateko epea. Proiektu aukeratuek 2027ko udal aurrekontuetan ikusiko dute isla. Guztira 27 proposamen helarazi dituzte, eta 15  proiektu igaro dira azken fasera, irizpide teknikoak gaindituta. Udalak 300.000 euro bideratuko ditu prozesu honetara, hiru multzo nagusitan banatuta (100.000 euro bakoitzeko).

Kirol eta gazteria arloan bost proposamen daude aukera. Durangoko Itzulia antolatzea, crossfit lehiaketa bat eta gazteentzako aisialdi programak. Kultura eta euskara sailean, zortzi egitasmo igaro dira bozketara, hala nola Euskaraldiko musika jaialdia, horma irudiak egitea edo parkeetan irakurketa sustatzeko ekimenak. Gizarte gaietan eta jaietan proiektu bi daude aukeran: plazetan xake taula erraldoiak ipintzea eta Emakumeak musikan zikloa antolatzea.

Botoa zelan eman

Bozketa uztailaren 3tik 24ra egongo da martxan. Parte hartzeko, Durangon erroldatuta egon behar da eta 16 urte baino gehiago izan. Pertsona bakoitzak arlo bakoitzeko proposamen bana aukeratu ahal izango du partehartu.durango.eus webgunearen bidez. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!